30 de gener de 2019

Joseba Sarrionandia. Hilda dago poesia? Badakizue zer den justizia?


Lekukoa izana naiz ni zuen
antzezlekuan,
ikusia dut auzitegien arkitektura tinko
eta eszenografia dotorea,
itotzeraino usnatua dut horko giro
neoklasikoa,
erreparatuak ditut legearen teatroko
aktoreok maskaratzeko dituzuen
toga beltz eta zilarrezko puinetak,
sarritan harritua naiz
zuen berunezko paper-gainekoen
berun astuntasunaz,
ikertua dut gramatika funtzionalen
baliabideez
zeremonialeko zuen lengoaia arkaizante
eta arauemailea,
arnasa hartua dut bekainetan pausatzen
zaizuen
aretootako aireko hautsa, irina baino
hagitzez finagoa,
barre egina naiz gorrotoaren ondorioak
logika aristotelikoz
epaitzeko zuen esfortzuez, sufritua naiz
zelda itxietan
zuen itxaronarazi behar erritualak,
kalkulatua dut
zuen paperen erreprodukzio infinitua zeuen artxiboen desolazioan,
haintzat hartua dut beraz zeuen epaile eginbide
sakratua…

Eta eginahalak egingo ditut
berriro harrapa ez nazazuen.


Traducció d’Ainara Munt Ojanguren

És morta la poesia? Sabeu què és la justícia?

He estat testimoni
al vostre teatre,
he vist l’arquitectura sòlida
i l’escenografia elegant dels tribunals,
n’he respirat fins a ofergar-me l’aire
neoclàssic,
he observat la toga negra
i els punyets de plata
amb què us disfresseu els actors del teatre de la llei,
sovint m’ha sobtat
el pes feixuc
dels vostres petjapapers de plom,
he investigat amb les eines
de la gramàtica funcional
el llenguatge prescriptiu i arcaïtzant
dels vostres cerimonials,
he respirat la pols de l’aire d’aquells espais
que se us diposita
a les celles,
molt més fina que la farina,
he rigut amb els vostres esforços
per jutjar amb la lògica aristotèlica
les conseqüències de l’odi, he patit
en cel·les tancades
els vostres rituals de fer-nos esperar,
he calculat
la reproducció infinita dels vostres papers
en la desolació dels vostres arxius,
i així, he considerat el vostre deure sagrat
de jutjar-me.

i faré el que calgui
perquè no em torneu a enxampar.







Etiquetes de comentaris:

0 que prenen la paraula